Udal Hauteskundeetarako zerrenda osoa aurkeztu du Elgoibarko EH Bilduk

Barren.eus 2023ko api. 24a, 14:33

Udal Hauteskundeetarako zerrenda osoa jendaurrean aurkezteko ekitaldia egin zuen EH Bildu Elgoibarrek joan den zapatuan, Maalako parkean.

Adar doinuekin eman zioten hasiera ekitaldiari, eta hasteko deia egin ostean, Itxaso Egañak aurkeztu zuen ekitaldia. EH Bilduren Udal hauteskundeetarako zerrenda osatzen duten lagunak (lehen hamarrak aurrez aurkeztuak zituzten) aurkeztu zituzten gero, banan banan (beherago duzue zerrenda). Aurkezpenen ostean, Aitziber Aranberri alkategaiak hartu zuen hitza eta prestatu duten herri programaren argatzetako batzuek azaldu zituen. Berriketaldiak amaitutakoan Biraka dantza taldeko kideek prestatutako dantzaldiaz gozatu ahal izan zuten Maalan bildutakoek. Bertsoak abestuz amaitu zuten ekitaldia.

Honako hauek osatzen dute Elgoibarko EH-Bilduk maiatzaren 28ko udal-hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea:

  1. Aitziber Aranberri Uranga
  2. Iñaki Lazarobaster Badiola
  3. Eneritz Azkue Basurko
  4. Jorge Hernando Gaona
  5. Nagore Cid Alzibar
  6. Jose Luis Mulas Aljonilla
  7. Jone Olaizola Oñederra
  8. Andrea Etxaniz Arregi
  9. Fermin Lazkano Perez
  10. Joseba Osoro Iturbe
  11. Ane Astiazaran Makatzaga
  12. Jon Peli Uriguen Ansola
  13. Elsa Sanchez Oñederra
  14. Miguel Alvarez Leo
  15. Irune Mugertza Arantzamendi
  16. Jesus Mari Makazaga Eizagirre
  17. Ikuska Barua Etxeberria
  18. Gerardo Otero Iglesias
  19. Itziar Goñi Gabilondo
  20. Jose Agustin Alonso Mugertza

 

2023 04 22 eh bildu elgoibar zerrendaren aurkezpena maalan

2023 04 22 eh bildu elgoibar zerrendaren aurkezpena maalan 2

2023 04 22 eh bildu elgoibar zerrendaren aurkezpena maalan dantza

2023 04 22 eh bildu elgoibar talde argazkia

 

∞Lotura duten albisteak:

 

*Argazkiak: Eh Bildu Elgoibar