BARRENen jarri gara maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeei begira. Elgoibar zein Mendaroko alkategaiak elkarrizketatuko ditugu eta hauteskunde aurreko asteetan argitaratuko ditugu elkarrizketa horiek BARREN astekarian eta barren.eus webgunean. Herritarrok ere izango duzue, baina, alkatetzara aurkezten direnei zuzenean galderak egiteko aukera, BARREN bidez.
Horretarako, bidali zuen galderak barren@elgoibarkoizarra.eus helbidera edo whatssapez 688 655 658 zenbakira. Galdera orokorrak bidali ditzakezue, eta baita zuzenean propio alkategai bati egin beharrekoak ere. Hala bada, zehaztu zeini zuzendutakoa den zuen galdera. Apirilaren 30era arteko epea jarri dugu zuen galderak jasotzeko. Ondoren, alkategaiei eurei pasatuko dizkiegu, eta bideoan jasoko ditugu gero haien erantzunak.
Oharra: Baliteke alderdi gehiagok alkatetzarako zerrendak aurkeztea. Hala balitz, emango genuke horren berri eta zerrendara gaineratu.
Alkategaien zerrenda:
Elgoibarkoak:
- EAJ: Maialen Gurrutxaga
- EHBildu: Aitziber Aranberri
- PSE-EE: Ariana Nogales
- Ahal Dugu-Podemos: Evaristo Rodriguez
Mendarokoak:
- EAJ: Iñaki Arregi
- EHBildu: Enetz Ezenarro
- PSE-EE: Mari Jose Telleria
2019ko udal hauteskundeen atarian ere egin genizkien bideo-elkarrizketak Mendaroko zein Elgoibarko alkategaiei. Hemen ikus ditzakezue:
- Mendaroko alkategaiek herritarren galderak erantzun dituzte (2019-05-24)
- Elgoibarko alkategaiek herritarren galderak erantzun dituzte (2019-05-24)