Ertzaintzak Ainara Ladron atxilotu du Zarautzen

Barren.eus 2016ko mar. 5a, 13:30

Ainara Ladron atxilotu du Ertzaintzak 12:10ean Zarauzko Arrano Elkartean, prentsaurrekoa eman ondoren. Gazte elgoibartarraren eta beste biren aurkako atxilotze agindua deitu zuen epaileak eguaztenean, haien aurkako epaiketara ez zirenean agertu. (bideoa dauka)

Orain dela 9 urte Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A8 autobidea moztu zuten bost gaztek, tartean, Ainara Ladronek. Epaileak 2,5 urteko kartzela zigorra eskatzen du haientzat. Ainara eta beste bi gaztek epaiketara joateari uko egin zioten eta epaileak atxilotze agindua deitu zuen. Naroa Ariznabarreta eibartarra eguenean atxilotu zuten eta Ainara Ladron elgoibartarra gaur, Zarautzen, desobedientziaren aldeko prentsaurrekoa eman ondoren. Zarauzko polizia operazioan 50 bat ertzainek parte hartu dute.

Biharko, domeka, Kalegoen Plazan 13:30ean kontzentrazioa deitu du Libre Elgoibar taldeak atxiloketa salatzeko.

 Atxiloketaren uneko bideoa (iturria:argia.eus)