Barikuan, hilak 14, mahaia jarriko du Mendaroko EHBilduk plazan, herritarrek Mendaroko premien inguruko inkesta bete dezaten

Barren.eus 2023ko api. 11a, 09:05

Hilaren 14an mahaia jarriko dute plazan, 18:00etatik 21:00etara, herritarrek inkesta aurrez aurre betetzeko aukera izan dezaten. 

 Mendaron premiarik handiena duten beharrak identifikatu nahi ditu EHBilduk, eta horretarako, aurreko lanketatik eratorritako 23 proiektu nagusi proposatu dizkiete herritarrei, horietatik hamar nagusiak aukera ditzaten. Era berean, baina, beren iritzia modu librean emateko aukera ere eskaintzen diete bigarren puntu batean. Inkesta sare sozialen bidez eta Internetez zabaldu zuten hasieran, baina Mendaroko herritarren sektore jakin batzuek pairatzen duten arrakala digitala dela-eta, beharrezko ikusi dute kalera irtetea eta herritarrei inkesta aurrez aurre betetzeko aukera ematea. Inkesta online betetzeko azken eguna ere apirilaren 14a izango da. Hemen inkestarako lotura.