Ainara Ladron atxilotzeko agindua eman du epaileak

Barren.eus 2016ko mar. 2a, 14:48

2007an Jarrai-Haika-Segi auzia salatzeko A8 autobidea moztu zuten bost gaztek eta gaur zuten epaiketa Donostian, laugarren aldiz. Aurrekoetan bezala, Asier Alberdi eta Saioa Zerain agertu egin dira, baina Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta eta Ainara Ladron elgoibartarra ez dira agertu. Epaileak hauek atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du.

Epaitegietan atzerapen eta tramite ugari gertatu ondoren, gaur (martxoak 2) hasi da Ainara Ladron elgoibartarra eta beste lau gazte independentisten aurkako epaiketa Donostiako Lurralde Auzitegian. 2007an bide mozketa batean parte hartu zuten Segi talde terrorista izendatzearen aurka protesta eginez eta euskal gazteriaren militatzeko eskubidea aldarrikatzeko. Fiskaltzak bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du. 

Libre Elgoibar taldeak epaiketaren aurkako kontzentrazioan parte hartzeko deialdia egin du gaurko, Kalegoen Plazan, 19:30ean.