Udal Hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Elgoibarko EAJ-k

Barren.eus 2023ko mar. 17a, 09:52

Alderdi politikoak hasita daude Udal Hauteskundeetarako lanetan, eta dagoeneko Elgoibarko Udalean ordezkaritza duten alderdiek aurkeztuak dituzte euren alkategaiak. EAJ-k pauso bat gehiago eman du eta zerrenda osoa aurkeztu du. 

 Eguen arratsaldean egin zuen Elgoibarko EAJ-k maiatzaren 28ko Udal Hauteskundeetarako hautagaitzaren aurkezpena. Maialen Gurrutxaga Uranga alkategaia eta Ion Zubiaurre Ros zerrendako bigarrena aurkeztuta zituzten dagoeneko, eta gaurko ekitaldian eman dituzte gainerakoen izenak:  Maialen Gurrutxaga Uranga alkategaia eta Ion Zubiaurre Ros zerrendako bigarrena aurkeztuta zituzten dagoeneko, eta atzo eman zituzten gainerakoen izenak: Silvia Gabiola, Pilar Iranzo, Iñigo Loiola, Aitor Iriondo, Andrea Arriola, Atsegin Uzuriaga, Ricardo Astigarraga eta Ana Santolaya.

Maialen Gurrutxagak eskerrak eman dizkie zerrendako kideei, eta taldearen konpromisoa nabarmendu du. Horrez gain, EAJ-k Elgoibarrerako eskuartean dituen proiektu garrantzitsuenak aipatu zituen: Lehenik eta behin Errezabal zahar egoitza aipatu zuen, eta esan zuen urte amaierarako hasiko dituztela obrak. Adinekoekin eta osasunarekin lotuta, anbulatorio berria egiteko proiektua ere aipatu zuen, baina gazteak ere gogoan izan zituen eta emantzipazio planaren barruan alokairurako laguntzak eta lan munduan barneratzea izan zituen hizpide. Mendarorako bidegorria ere nabarmendu zuen, eta baita industriari ere lehentasuna emango diotela. Ane Beitiak aurreko legealdian eginiko lana goraipatu eta eskerrak eman zizkion orain arte alkate izan denari. 

Maria Eugenia Arrizabalaga EAJren Batzar Nagusietako bozeramaileak hartu zuen hitza ondoren, eta zailtasun guztien aurrean baikorrak izan behar dutela aipatu zuen. "Ilusioz" mintzatu zen, eta herrigintzan aritzeko "konpromisoa" azpimarratu zuen. 

2023 03 16 EAJ aurkezpena3

2023 03 16 EAJ aurkezpena2

 2023 03 16 EAJ zerrenda