Ongi etorria Arnaldo Otegiri

Barren.eus 2016ko mar. 1a, 19:32

Egunean zehar ikusmina handia izan da. Egunean zehar mugimendu handia izan da herriaren erdialdean, batez ere Plazan, oholtza jartzen jartzen diren langileez gain, kazetari ugari etorri baita Elgoibarrera.

Arnaldo Otegiren ongi etorria 18:30 hasi da. Txankako zubitik sartu da txalaparta doinuekin, ikurrina artean. Plaza beteta zegoela, independentziaren eta presoen aldeko oihuak nagusi izan dira. Oholtzan, Miren eta Xabier Amurizak ongi-etorri bertsoak eskaini dizkiote. Fredy Paia agurra jo du biolinarekin eta Mikel Olaizola eta Gorane Ayesta dantzari elgoibartarrek eskaini diote Otegiri ohorezko aurreskua.

Arnaldo askatu, politika askatu herri plataformako kideek ere parte hartu dute ekitaldian. Haien jarduna amaitutzat ematen dutela adierazi du Asier Zengotita bozeramaileak, eta txapela eskaini diote Otegiri.

Oholtzan, gainera, Arnaldo Otegiren familia ere izan da. Otegik hitza hartu duenean, eskerrak eman dizkie herritarrei agertutako elkartasunarengatik.