Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 07 ekitaldia EH bildu elgoibar maddalen iriarteElgoibarko EHBilduk Aitziber Aranberri Uranga Elgoibarko Udalerako alkategaiaren eta Maddalen Iriarte Okiñena Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiaren arteko solasaldia antolatu zuen.

Eneritz Azkuek gidatu zuen joan den martitzenean EH Bilduren Bilgunean egin zuten solasaldia. Gipuzkoan gauza asko dagoela hobetzeko nabarmendu zuten bi hautagaiek, eta hobekuntza hori gauzatzeko aukera errealak badaudela esan zieten bildutakoei. “Guk ez badugu egiten, ez du beste inork ere egingo”, esan zuen zuen Aitziber Aranberrik. Elgoibar eta Gipuzkoa hobetzeko erronkei aurre egiteko balioko duen proiektuaren inguruko zenbait zertzelada ere aurreratu zituzten.

Hautagai zerrendaren eta programaren gainean honakoa esan zuen Aranberrik: "Elgoibarren eta Gipuzkoan EH Bildu da alternatiba bakarra, aukera posible bakarra. Gure herrian ezkerreko independentismoa, buru-belarri murgilduta ibili da azken hilebeteetan herria hobetuko duen proiektu sendoa lantzen, garatzen, eta fintzen. Horretarako pertsonak eta haien beharrak jarri ditu erdigunean. Egitasmo hori martxan jartzeko, lan-taldea ere prest dago. Plantxaren aurreneko izen batzuk berriz errepikatuko dira eta hainbat sektoretan dihartuten beste batzuek ere parte hartuko dute. Guztiek dute esperientzia, lanerako borondatea eta herriaren alde onena emateko prestutasuna".

Udal Hauteskundeetarako Bilduren hautagaitza eta herri-programa militanteei aurkezteko ekimena martxoaren 14an egingo dute, Biltokian bertan, 19:00etatik aurrera egingo duten herri-batzarrean. EH Bilduko kideek bozketa bidez berretsi beharko dute proposamena.

2023 03 07 eh bildu elgoibar ekitaldia aitziberaranberri maddalen iriarte

2023 03 07 eh bildu elgoibar ekitaldia aitziberaranberri maddalen iriarte 1

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza