Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 27 eaj batzokia elgoibarElgoibarko EAJ-PNVk elgoibartarrekin garatu nahi ditu datozen urteetarako Elgoibarko proiektuak. Horretarako, gaurtik martxoaren 16ra kanal desberdinak irekiko ditu online herritarren iritzia jasotzeko, eta horrez gain, Batzokia herritarrentzako zabalduko dute.

Entzute aktibo kanpaina honen bidez, herritarren ekarpen eta sentipenak jaso nahi dituzte aurrera begirako bidean kontuan izan eta etorkizuneko Elgoibar eraikiko duten proiektuak lantzeko. Maialen Gurrutxaga Uranga EAJko alkategaiak adierazi du aurrean duena konpromiso garrantzitsua dela berarentzat eta ilusioz eta gogotsu helduko diola. Esan duenez, gertutasuna eta elkarlana izango dira bere kudeaketaren ezaugarri garrantzitsuenak. “Legebiltzarkide eta zinegotzi lana etengabeko ikasketa prozesu bat izan da: herria eta herritarrak hurbil sentitu, ezagutu eta elkar ulertzeko aukera onena”, adierazi du.

Elgoibarko EAJk kanal desberdinak ireki ditu herritarren iritzia jasotzeko (ikus beheko kartelean eurekin harremanetan jartzeko moduak). Iritziak jasotzeaz gainera, Batzokia herritarrentzako zabalduko dute martitzen eta eguenetan, honako ordu tarteetan: 10:30-12:30 eta 17:30-19:30.

2023 02 24 zurekin elgoibar eaj maialen gurrutxaga

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza