Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 22 inaki arregi alkategai eaj mendaroMendaroko EAJk Iñaki Arregi Uria aukeratu du berriro alkate izateko hautagai gisa, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako.

Arregik esan du "ilusioz eta gogo handiz" hartu duela izendapena "Mendaroren etorkizuneko erronkei alkatetzatik ahalik eta ondoen erantzuten jarraitzeko" eta eskerrak eman dizkio alderdiari berarengan izan duen konfiantzagatik.

EAJk mendaroarren konfiantza irabazi nahi du maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan, eta horretarako, Iñaki Arregi egungo alkatea buru duen taldea aurkeztuko duela jakinarazi berri du. Arregiren "hurbiltasuna" eta "urte hauetan hartutako esperientzia" nabarmendu ditu alderdiak: "Mendaroko alkate gisa, Arregik eta bere taldeak udal gobernua gidatu duen legegintzaldi honetan, mendaroarren beharrak eta udalerriko gabeziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du. Aurrerantzean ere bere konpromisoa argia da: Mendaroren garapenean aurrera egitea, beti ere hurbiltasunetik, herritarrei erantzunez eta beraien proposamenen eskutik", jaso dute prentsa-oharrean.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza