Elgoibarko EAJ-k antolatuta, Aitor Esteban Bravo Espainiako Diputatuen Kongresuko EAJ-ren bozeramailea etorriko da Elgoibarrera, astelehenean, urtarrilaren 23an. Elkarrizketa edo solasaldi formatuan antolatu dute ekitaldia, eta herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.
Antolatzaileek eskatu dute galdera horiek aurrez bidaltzeko, solasaldia antolatu ahal izateko. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali daitezke Aitor Estebanentzako galderak, edo 688 825 183 zenbakira Whatsapp bidez.
Solasaldia 18:30ean izango da, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian.