Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 12 30 eh bildu bilgune lokal berria aitziber aranberriEH Bilduk bilgune berria inauguratu zuen, joan den abenduaren 29an, San Bartolome kaleko 15. zenbakian.

Lokal berria inauguratzeko ekitaldian Aitziber Aranberri ere aurkeztu zuen koalizioak, maiatzeko Udal hauteskundeetarako Elgoibarrerako hautatu duten alkategaia. Elgoibarko EH Bildutik azaldu dutenez, emozioz beteriko aurkezpena izan zen, eta elgoibartar asko bildu ziren. Ekitaldian Aranberrik berak eta Arnaldo Otegi EHBilduko koordinatzaile nagusiak hartu zuten hitza. Mundua aldatu nahi bada jende konprometitua behar dela esan zuen Otegik. “Munduan badago jendea konprometitzen dena eta ez dena konprometitzen. Euskal Herria askatu nahi badugu, gure borroka luze honetan belaunaldi berriak jarraitzen dute konprometitzen askapen prozesu honekin, herri honekin, langilegoarekin, jende xumearekin, horrek ematen digu berma bidea egiten jarraitzeko”, adierazi zuen, eta eskerrak eman zizkien Udalean ardurak hartu zituzten alderdikide guztiei. Aranberri, berriz, legegintzaldi berrirako ideiez eta beharretaz mintzatu zen, herri honek behar duen "aldaketaren beharraz", pertsonak politikaren erdigunean jartzearen beharraz, eta erronka berriei aurre egiteko gizarte kohesioak duen garrantziaz berba egin zuen, besteak beste.

2022 12 30 eh bildu bilgune lokal berria inaugurazioa elgoibar

2022 12 30 eh bildu bilgune lokal berria inaugurazioa arnaldo otegi elgoibar

2022 12 30 eh bildu bilgune lokal berria inaugurazioa elgoibar 1

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza