Abian prozesuan parte hartzeko dei egin dio ezker abertzaleak bere militantziari

Barren.eus 2016ko ots. 19a, 14:43

Ezker abertzalea Abian gogoeta prozesuan murgilduta dago, eta eztabaida fasea nola egingo den aurkeztu du. Prozesuan presoen ekarpenak garrantzitsuak direla iritzita, bihar (zapatua) espetxeetako martxara joateko animatu dute militantzia.

“Parte hartze zabala eta emankorra izatea bilatzen dugu, horregatik, beraien burua ezker abertzalekotzat duten pertsona guztiak bildu nahi ditugu: elkarri entzun eta bereziki, elkarrekin gogoeta egin, eztabaidatu eta Euskal Herria askatasunera eramango duen bidea denon artean adosteko”, adierazi dute. 

Elgoibarren hiru batzar egingo dira, lehenengoa otsailaren 27an eta bigarrena martxoaren 12an (zapatu goizez biak); azken erabakiak apirileko beste batzar batean hartuko dira. (ikus prentsa oharra osorik -PDF-)

•Elgoibartik Logroñora martxa

Prozesuan presoen ekarpenak garrantzitsuak direla iritzita, bihar (otsailak 20) espetxeetako martxara joateko animatu dute militantzia. Elgoibartik Logroñokora joango dira, 08:15ean irtenda Txankakoako zubitik. Autobusa eguerdirako bueltan izango dela jakinarazi dute. Jai Alai tabernan eman daiteke izena eta norbaitek joan ezin baina lagundu nahiko balu 10 euroko bono laguntzak ere badaudela jakinarazi dute, Espainia eta Frantzia zeharkatuko dituzten autobus guztiak ordaindu ahal izateko. Izan ere, ezker abertzaleak “espetxe guztietara” joateko martxak antolatu ditu biharko, Euskal Herria abian, presoak etxera lelopean. 

2016 02 19 abian logronora martxa