Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 10 2020 06 22 evaristo rodriguez elkarrekin podemos elgoibar2019az geroztik Ahal Dugu Podemos alderdiko zinegotzi da Elgoibarko Udalean Evaristo Rodriguez, eta gaur, alderdiko barne hauteskundeetara aurkeztu da berriro maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan Elgoibarren zerrendaburu izateko.

Isabel Fernendez Pejenaute (Eibar), Miguel Angel Tolosa (Lasarte – Oria) eta Jose Maria Iparragirre (Andoain) ere aurkeztu dira alderdiaren primarioetara, beren herrietan alkategai izateko. Barne prozesua gaur hasiko dute, 'Bat Egin' markapean. Orain, militanteek berretsi beharko dituzte hautagaitzok.

Evaristo Rodriguez industria teknikaria da ofizioz eta 56 urte ditu. Nekazari zamorarren semea da, eta Morkaikoko Leizarpe espeleologia taldeko kide. Seme-alabentzat Elgoibar hobea izateko lanean jarraitzeko konpromisoa duela azpimarratu du, eta esan du "udal benetan argia eta parte-hartzailea" nahi duela, "herritarren zerbitzura eta harekin bat datorrena".

Legegintzaldi honetan bakarka lan egin arren, Elgoibarren "aldaketa fisiko onak" eman ahal izatea lortu duela dio, baina azpimarratu du oraindik lan handia dagoela egiteko. 

2022 10 08 evaristo rodriguez elkarrekin podemos elgoibar

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza