Garapen eredu jasangarria eta inklusiboa izango ditu hizpide. Aita Agirreko areto nagusian izango da, 18:30ean.
Elgoibarko EAJk antolatu duen hitzaldi sortako hirugarrena izango da Tapiarena. Lehenik, Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan zen Elgoibarren, Hezkuntza Lege berriaz hizketan. (Hemen BARRENi eman zion elkarrizketa). Gero, Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako diputatua etorri zen, gizarte politikez berba egitera.