Arnaldo Otegik ezingo du kargu publikorik izan 2021era arte

Barren.eus 2016ko urt. 19a, 07:28

Espainiako Auzitegi Nazionalak berretsi egin du Arnaldo Otegiri jarritako inhabilitazio berezia, presoak erabaki horren aurka aurkeztutako babes helegitea atzera botata. Hortaz, ezingo du kargu publikorik izan 2021eko otsailaren 28a arte.

Auzitegi Nazionaleko epaileak ez dira sartu auziaren sakonean, eta ez dute zehaztu "kargu publikoetarako inhabilitazio bereziak" zein karguri eragiten dion. Lehen agindutakoa berrestera mugatu dira, beraz: "inhabilitazio berezia" daukala Otegik, 2021eko otsailaren 28ra arte. Oraingoz, ordea, zehaztu gabe dago hauteskundeetara aurkezteko aukerarik izango duen ala ez. Arnaldo Otegiren defentsak Auzitegi Gorenera joko du orain. Otegi martxoaren 28an aterako da espetxetik.