Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 13 joseba zinkunegi04/08 sumarioaren auzian auzipetuta zeuden 35 euskal herritarrek, tartean Joseba Zinkunegi, akordioa lortu dute eta ez dira kartzelara joango. 

Batasuneko, Euskal Herriko Alderdi Komunistako (EHAK) eta Eusko Abertzale Ekintzako (ANV) 35 auzipetuek akusazioak onartu dituzte, aitortuz legeriaren aurka jardun zutela. Halaber, "indarkeriazko jarduera ororen" aurkako konpromisoa azaldu dute, eta espero dute aitortza horrek biktimen oinazearen "erreparaziorako" balio izatea. Bestalde, AVTk eta Dignidad y Justiciak onartu dute aitortza horren ondorioz zigorrak murriztea; urte eta erdi eta bi urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete guztiei, eta, beraz, auzipetu bat ere ez da espetxera joango. Halaber, aitortu dute bost urtez luzatu dela auzia, auzipetuen borondatearen kontrara. (*iturria: berria.eus)

Auzipetu guztien izenean Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak hartu du hitza epaitegitik irtetean. Hona eitb.eus-ek bideoan jaso dituen adierazpenak:

Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza