Ildo horretan, lan-saio berezia egin zuten eskualdeko EH Bilduko 40 bat ordezkarik, tartean alkateek eta zinegotziek ere bai, joan den zapatuan. Saio horretan bildutakoekin behin-behineko proposamena osatu dute.
Maiatzean eta ekainean eskualdeko erakunde eta eragile nagusiekin elkartuko dira ordezkariak, euren proposamenak aurkezteko eta ekarpenak jasotzeko, eta horrekin guztiarekin osatuko dute behin betiko proposamena. Horren harira, Igone Lamarain Gipuzkoako arduradun instituzionalak nabarmendu du proiektuak garatzeko inbertsiorik handienak Eusko Jaurlaritzak egingo dituela, baina instituzio guztien arteko elkarlana eta inplikazioa izango direla beharrezkoak, azkeneko bost urteoetan eskualdean eman den desindustrializazioak eskualdean eragin duen egoera zuzentzeko.
"Langabezia-tasak gora egin du, bizi baldintzek okerrera egin dute eta eskualdearen garapena asko mugatu da. Egoera honen aurrean ezinbestekoa da erakunde publikoen inplikazioa, eskualdea suspertzeko beharrezkoak diren proiektuak definitzeko alde batetik eta proiektu horiek aurrera eramateko behar den inbertsioa egiteko bestetik”, adierazi du Lamarianek.