Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 14 maite maiora kirolgunea mendaro goitikMendaroko EH Bilduk argi laga nahi du Kirol Egituren Plan Gidaria herritarren parte hartzearekin egiteko eskaria eurengandik jaio zela. Egitasmo honen nondik norakoez eta izan duen bilakaeraz azalpenak eman dituzte.

EAJk Azpilgoetako hilerria eta Ospasgain artean kirolgune bat egiteko aukera aipatu zuen bitartean, EH Bilduk herrian kirola egiteko aukeren azterketa bat egiteko eskatu zuela adierazi du Mendaroko EH Bilduk, prentsa ohar bidez. "Hasiera batean jendearen parte-hartzerik aurreikusten ez bazen ere, EH Bilduk hala eskatuta parte-hartzea prozesua egingo da, azkenean", gogora ekarri dute, Mendaroko Udalak joan den astean jakinarazitako informazioaren harira. Euren ikuspuntuaren berri ematen duten oharrean azaldu dutenez, duela hilabete batzuk EAJko Udal Gobernuak "lau haizeetara" zabaldu zuen Azpilgoetako hilerria eta Ospasgaingo futbol zelai zaharraren artean kokatzen den mendi magalean kirolgune bat egiteko asmoa zuela. "EH Bildutik argi geneukan, eta hala adierazi genuen, dirutza bat balio duten azpiegiturak eraiki aurretik beharrezkoa dela, beste hainbeste esparrutan bezala, kirolaren eta jarduera fisikoaren praktikak Mendaron duen egoeraren diagnostiko batetik abiatzea". Asmo horretan, EH Bilduren arabera, parte hartu nahi zuten herritar guztiek parte hartu ahal izateko moduko prozesu bat martxan jarri beharko litzateke martxan, "adin eta genero bereizketarik gabe egin ere". "EH Bilduren proposamenetik abiatuta, eta EAJren hasierako asmoa baztertuz, 2021eko urrian enpresa bat kontratatu zen Mendaroko Kirol Azpiegituren Plan Zuzendari bat egiteko. Orain plan horren baitan herritarren parte hartze prozesu bat abiatuko da EH Bilduk azaroko Udalbatzan alkateari eskatu zion moduan", azaldu dute.

Diotena hala dela egiaztatze aldera, Mendaroko Udaleko azaroko plenoa jasotzen duen bideoa ikustera gongidatu dituzte herritarrak, "non EH Bilduk behin eta berriz insistitzen duen gai honen inguruan edozein herritarren parte hartzeko moduko prozesu bat martxan jarri behar litzatekeela". Gai honen inguruko eztabaida 14:30 minututik aurrera ageri da aipaturiko bideoan.

∞Lotura duten albisteak:

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza