Epaiketa politikoak salatzeko Libre Eguna egingo dute Elgoibarren urtarrilaren 24an

Barren.eus 2015ko urt. 14a, 16:01

Libre Eguna egingo dute urtarrilaren 24an Elgoibarren, epaiketa politikoen aurkako mugimenduarekin bat egin duten zenbait elgoibartarrek antolatuta, eta dagoeneko eman dute ezagutzera egitaraua. Era berean, Joseba Zinkunegi eta auzi berean auzipetutakoei eta ‘Mate’ operazioan atxilotutako abokatuei babesa agertzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Kalegoen plazan, Epaiketa politiko gehiago ez! Zinku Libre lelopean.

2015 01 14 libreegunaegitaraua

 Elkartasunetik konpromisora lelopean egingo dute Libre Eguna Elgoibarren, urtarrilaren 24an. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, besteak beste, azken hilabeteotan Espainiako Auzitegi Nazionalean abiatu dituzten bi makroepaiketetan auzipetutakoei, tartean Ainara Ladroni eta Joseba Zinkunegiri, babesa eskaintzeko eta libre nahi dituztela aldarrikatzeko antolatu dute Libre Eguna. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera eta egun horretan laranjaz jantzita irteteko eskatu dute antolatzaileek. Ondoko irudian ikus dezakezue Libre Egunerako prestatu duten egitaraua. 

• Mobilizazioak

Asteleheneko polizia operazioaren ondotik, manifestazioa antolatu dute zapaturako (urtarrialk 17) Donostian, eta hara joateko autobusa antolatu dute Elgoibarren. King-Kongeko autobus geltokitik irtengo da, 16:00etan, eta Jai Alain eta Iturri tabernetan eman beharko da izena.