EAJk jaso du boto gehien Elgoibarren eta EH Bildu eta Podemos oso berdinduta geratu dira

Barren.eus 2015ko abe. 20a, 23:02

EAJk 1.996 boto eskuratu ditu Elgoibarren, eta 729 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Bigarren indarra izan den arren, EH Bilduk izan du beherakadarik nabarmenena. Koaliziooak 755 boto galdu ditu, 2011ko hauteskundeekin alderatuta (2.022 boto lortu zituen orain lau urte Amaiur koalizio independentistak). Pablo Iglesiasek gidatzen duen Podemos-Ahal Duguk 1.243 boto lortu ditu bere lehen parte hartzean, EH Bilduk baino 24 boto gutxiago.

Demokrazia ezarri zenetik, EAJk irabazi ez zuen estreinako hauteskundeak izan ziren 2011koak (Amaiurrek irabazi zituen). Gaur, baina, EAJ berriz izan da alderdi bozkatuena Elgoibarren. Jeltzaleek, gainera, orain lau urte baino 100 boto gehiago eskuratu dituzte eta orain zortzi urte {2008ko hauteskundeak} baino 29 boto gehiago. 

2015 12 20 hautskundeak elgoibar mahairikmahai