Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 18 2021 10 08 mendaro Elgoibar soraluze alkateak irune berasaluze 1Debabarrena suspertzeko ponentzia legebiltzarkideen aurrean aurkezten dihardute eskualdeko alkateek, eta bihar Soraluzeko, Mallabiako, Elgoibarko eta Mendaroko alkateek berba egingo dute Eusko Legebiltzarrean.

Alkateek Debabarrenako berri emango diete, aurrez-aurre, EAEko ordezkari politiko gorenei Legebiltzarrean, Gasteizen. Alkateak 9:30ean hasiko dira norbere herriko eta eskualdeko egoeraren berri ematen. Alkate bakoitzak 15 minutu izango ditu agerraldirako. Berba egin ondoren, talde parlamentarioek 10 minutu izango dute zalantzak argitzeko. Eta horren ondoren, alkate bakoitzak beste bost minutu izango ditu mahai gaineratutako zalantzei erantzuteko.

Eskualdeko zortzi udalerriko alkateek parte hartuko dute Debabarrena eskualdea suspertzeko ponentzia Legebiltzarrean aurkezten. Aurreko eguaztenean Eibarko, Ermuako, Mutrikuko eta Debako alkateak izan ziren.
Alkateen ondoren, berriz, eskualdeko bestelako erakundeetako ordezkariak bertaratuko dira, Debegesakoak, Debemenekoak eta beste.
Ponentzia honen helburua da Debabarrena eskualdea eta berau osatzen duten udalerriak ekonomikoki suspertzeko beharra mahai gaineratzea eta hori bideratzeko baliabideak zein jarduera espezifikoak eskuratzeko bidea zabaltzea Legebiltzarrean.

Hiriburuetan zentratutako egungo ereduaren aurrean, udalez gaindiko erakundeek, batez ere Jaurlaritzak eta Aldundiak, Debabarrenean trakzio-proiektuak garatzen lagundu behar dutela uste dute eskualdeko alkateek, lurralde-oreka bermatze aldera. Eibarko alkate Jon Iraolak zehaztu zituen zein diren trakzio-proiektu horietako batzuk, joan den urtarrilaren 13an Legebiltzarrean egin zuen agerraldian. Besteak beste, Azitaingo industrialdean jarduera ekonomikoa sendotzea, hiri-espazio erakargarriagoak eratzea, industria-ondarea balioan jartzea edo eskualdean bidegorri-sarea zabaltzea.
Debabarrena eskualdean aberastasuna sortuko duten trakzio-proiektuak garatzen laguntzea eskatu zien legebiltzarkideei, eta laguntza hori modu orekatuan banatzea. "Izan ere, erakundeen babes-politikak hiriburuetan eta haien inguruetan zentratu dira, gainerako lurraldeen kaltetan. Beharrezkoa da ekonomia-erakarguneak sortzea Debabarrenean, eta horiek martxan jartzeko nahitaezkoa da udalez gaindiko administrazioen laguntza eta lankidetza", adierazi zuen.

∞Lotura duten albisteak:

Argazki lehiaketa

2022 Argazki Lehiaketa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza