Arnaldo Otegi, Jesus Egiguren eta Pello Rubiorekin mahai-ingurua abenduaren 22an

Barren.eus 2021ko abe. 16a, 11:55

Partadideen agenda arazoak medio atzeratu zuten mahai-ingurua abenduaren 22an egingo dute, eta toki aldaketa ere izan du Arnaldo Otegi, Jesus Egiguren eta Pello Rubio batuko dituen saioak.

Musika eskolan izan beharrean IMHko Areto Nagusian izango da mahai-ingurua, abenduaren 22an, eguaztena, 19:00etan hasita.

Elgoibarko Udaleko Bizikidetza Mahaiak, Herritarren Bizikidetza Foroarekin elkarlanean, Bizikidetza ereiten jardunaldien bigarren edizioa antolatu du, eta horren barruan egingo dute Bakearen sukaldeak mahaingurua. Arnaldo Otegi, Jesus Egiguren eta Pello Rubio batuko dituzte, eta Maider Maraña Baketik Fundazioko teknikariak moderatuko du mahaia.
Elgoibarreko Txillarre baserrian bakerako baldintzak landu ziren 2000. hamarkadan. Bertako protagonistak batuko ditu ekitaldiak, elkarrizketa botereari buruz jarduteko.

∞Lotura duten albisteak: