Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 


2015 12 01 ainara ladron argia.eus
Ainara Ladron elgoibartarraren eta beste lau gazteren aurkako epaiketa martxoaren 2ra atzeratzeko erabakia hartu du epaileak azkenean.

Prozeduran akats batzuk izan direla esan du. Auzipetuek, baina, prozeduran akatsik ez dela gertatu argudiatu dute eta haien haserrea agertu dute, orain dela ia bederatzi urte gertatutako ekintzaren epaiketa laugarren aldiz atzeratu delako. "Ezin gaituzte hain denbora luzean horrela eduki", kexatu da elgoibartarra. Horrekin batera, desobedientziaren bidetik lan egiteko konpromisoari eusteko asmoa nabarmendu du Ainara Ladronek.

A8 errepidea ixteagatik bost gazteren aurkako epaiketa gaur zen hastekoa Donostiako Lurralde Auzitegian, eta horien artean da Ainara Ladron elgoibartarra. Epaiketa hasi aurretik Ladronek eta este bik epaiketan ez agertzeko asmoa agertu dute publikoki, argia.eus webguneak zabaldutako bideo batean.

Edonola ere, beste behin atzeratu egingo dute A-8 errepidea ixteagatik auzipetutako bost gazteren kontrako epaiketa. Orain, epaiketara agertu ez direnei jakinarazpen bat egin ez zielako; hau da, epaiketara joaten ez baziren atxilotzeko agindua emango zutela ez zielako jakinarazi. Martxoaren 2ra atzeratu dute epaiketa.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza