Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 26 otegi manifa eitbEuropako Giza Eskubideen Auzitegiak aintzat hartu ditu Bateragune auzian Espainiak Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikulua urratu zela dioten alegazioak. Horregatik eta gai hau aztertzea erabaki du. Estrasburgoko auzitegiak gaur kaleratutako ebazpenean, atzera bota du Otegi eta ezker abertzaleko beste lau kide kartzelan sartzeko epaimahaiaren inguruko inpartzialtasun ezari buruzko eskaera. 

Gaurko ebazpenak, hortaz, ez du balioko Arnaldo Otegi kartzelatik ateratzeko, baina ebazpena bera garrantzitsua da, normalean era honetako gaiak ez baititu onartzen Estrasburgok. Giza Eskubideen Itunaren 6.1 artikuluaren arabera, kausa batean dauden pertsona guztiek dute eskubidea epaimahai inpartzial eta independiente batek modu ekitatibo eta publikoan entzun ditzan, beti ere arrazoizko epe batean. Eskubide hori urratu ote den aztertuko beharko du orain Estrasburgok.

Otegi espetxean dago 2009az geroztik, Bateragune auziaren baitan. Auzitegi Nazionalak 2011ko irailean eman zuen Bateragune auziko zigor epaia, bost auzipetu ETArekin lotuta. "ETAren agindupean Batasuna berreraikitzen saiatzea" leporatu zieten. 2012an epaia berretsi egin zuen Gorenak, kartzela urteak pixka bat jaitsita: Otegiri eta Rafa Diezi sei urte eta erdiko kartzela, eta Miren Zabaletari, Arkaitz Rodriguezi eta Sonia Jacintori, seikoa. Konstituzionalak Gorenaren erabakia berretsi egin zuen, iazko uztailean. Zabaleta, Rodriguez eta Jacinto joan den urriaren 11n geratu ziren libre, zigorra osorik beteta.

•Martxoaren 28an irtengo da Otegi kartzelatik

Arnaldo Otegi 2016ko martxoaren 28an irtengo da kartzelatik. Espainiako Auzitegi Nazionalak egun horretarako jarri dio irteera data. 2021eko otsailera arte luzatu dio inhabilitazioa, baina oraingo doktrinarekin, zehaztapenik ezean, hauteskundeetara aurkeztu ahal izango litzateke.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza