Eztabaida politikoko TV3ko telebista saioa da Preguntes freqüents (FAQS), eta azken saioan Txillarre baserrian izan ziren Pello Rubio, Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren elkarrizketatzen.
2000ko hamarkadaren hasieran elkarrizketak eduki zituzten Txillarre baserrian ezker abertzaleko (Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena) eta PSE-EEko kideek (Paco Egea eta Jesus Egiguren). Elkarrizketa horiek ahalbidetu zuten orduan jardunean zen ETA eta Espainiako Gobernua berba egiten hastea.
ETAren desagerpenaren hamargarren urteurrenaren harira, Txillarre baserrian bisitan izan dira Kataluniako telebista publikoko (TV3) Preguntes freqüents (FAQS) saiokoak. Baserriko ugazaba Pello Rubio elkarrizketatu dute elkarrizketa haietan izan zuen zereginaz (ikus hemen Rubiori eginiko elkarrizketa). Era berean, saioko aurkezle Cristina Puigek Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren ere elkarrizketatu ditu, Txillarreko elkarrizketa politikoen inguruan (ikus hemen elkarrizketa)