Telleriaen hitzetan, plan horrek balio izango du tokiko gazteek bizi duten errealitatea ezagutzeko, bai datu objektiboen bidez, eta bai gazteon pertzepzio eta balorazioen bidez.
Are gehiago, PSE-EErentzat ezinbestekoa da gazteei beren beharrak eta eskaerak azaltzeko aukera ematea, hortik aurrera Udalak tokiko errealitatera egokitutako proiektua ez ezik, zerbitzu eta programak ere garatu ahal izan ditzan.
Telleriak gogora ekarri du PSE-EEk Mendaroko Udaleak sustatu dituen hainbat ekimen, horien artean etxebizitzak alokatzeko laguntzak eta negozio berriak abian jartzeko laguntzak. "PSEren ekimenez sustatutako laguntza horiekin herritarren oinarrizko eskubideak aintzakotzat hartu nahi ditugu". PSE-EEk zabaldu duen oharrean hobetu beharreko esparru gehiago daudela dio, "Mendaro leku erakargarria izan dadin belaunaldi berrientzat".
Adin-talde bakoitzak arreta eta baliabide espezifikoak behar dituela uste dute, "eta Udaletik ere jakin behar dugu prest egon behar dugula entzuteko, batez ere gazteei". Diagnostiko hori eginda, dagoeneko martxan dauden ekimenak hobetuko direla adierazi du Telleriak, bai eta udalerriko bizi-kalitatea hobetuko duten beste ekimen batzuek ere.