Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 04 udaletxea elgoibar kalegoenJoan den irailaren 29an eginiko Osoko Bilkuran behin-behinean onartu zituzten ordenantza fiskaletan ahalegin handiagoa egin behar zela uste du Elgoibarko EH Bilduk, eta zabaldu duen oharrean "oso kritiko" azaldu da kirol abonuak % 5 igotzearekin. Abstenitu egin ziren bozketan.

"Gure aldetik ezin esan gustura gaudenik Udal Gobernuak aurkeztu dituen ordenantzekin. Uste dugu ahalegin handiagoa egin behar zela, eta oso kritiko azaldu gara, adibidez, kirol abonuak % 5 igotzearekin. Uste dugu ez dela inondik inora onargarri KPIa momentuz % 3,3 igo denean, % 5eko igoera planteatzea. EH Bildutik azpiko inflazioa igotzea planteatu genuen, hau da % 1,5, baina ez digute aukerarik eman tasa hori negoziatzeko", adierazi dute. Onartu diren ordenantzak ez direla eurek egingo zituzketenak

Ordenantzen zenbait alderdi hobetzea lortu dutela ere azpimarratu du EHBilduk, besteak beste, "OHZren tasetan beste diru sarrera tarte bat irekitzea, sarrera gutxien dutenek hobari handiagoak izan dezaten, zaborren kasuan gazte lokalei tasa igotzeko proposamena geldiaraztea eta zerbitzua hobetzeko egin ditugun planteamenduak aztertzeko konpromisoa hartzea, etxebizitza hutsak merkaturatzeko helburuarekin, etxebizitza hutsen azterketa zehatza egiteko konpromisoa, hurrengo ordenantzetarako genero ikuspegia txertatzeko lanketa egiteko konpromisoa eta eguzki plaken kasuan enpresen hobariei inbertsioaren araberako muga bat jartzea".

Ordenantza fiskalen bitartez zerbitzu publikoaren kalitatea bermatzeko ezinbestekoa diren udal zergak arautzen direla gogora ekarri dute Bildutik, baina azpimarra jarri dute aberastasunaren birbanaketa hobea lortzeko tresna ere badirela, are gehiago pandemiak eragindako kalte ekonomikoak herriaren "hainbat sektoreetan nabarmena" denean. "Beraz, guzti honegatik, gure bozka abstentzioa izan da tasa eta ordenantzetan. Ez dira guk egingo genituzkeenak, baina gauza batzuek lortu dira, eta lanean jarraituko dugu etorkizunean tasak justuagoak izateko", esan dute.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza