Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 18 Sare elkarretaratzea MendaroGaurko Arrasaten deitutako martxa bertan behera lagatzea erabaki zuen atzo Sarek, "konfrontamendurako espazioak" saihestearren, eta haren ordez, elkarretaratzeak egin dituzte gaur zenbait herritan, tartean Mendaron.

Bizi osorako zigorrik ez! Giza eskubideak. Elkarbizitza. Konponbidea lelopean elkartu dira dozena bat lagun inguru gaur 13:00etan Mendaroko plazan.

Euskal Herriko 50etik gora herritan deitu dituzte bilkurak, baina Arrasatekoa izan da guztien artean nabarmendu dena. Arrasateko ekitaldian izan dira Joseba Azkarraga, Bego Atxa eta Iñaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak. Oiartzabalek esan du 7/2003 legedia, "salbuespenezko legedia", salatzeko eta bertan behera lagatzeko eskatzeko elkartu direla. "Legedia horrek bizi osorako zigorra ezkutatzen du", nabarmendu du. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza