Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 19 bizikleta martxa sare 2019koaSalbuespeneko espetxe politika bertan behera lagatzeko eta larriki gaixo dauden presoak askatzeko eskatuko du Sarek maiatzaren 30erako antolatu duten bizikleta martxa batekin. “Espetxe politikan pausoak ematen ari badira ere, oraindik, gure herrikidea den Sebas Etxanizek eta Joseba Arregi oñatiarrak salbuespen legediaren neurri zorrotzen menpe jarraitzen dute”, esan dute.

Aurten Sebas Etxanizek 78urte beteko ditu, eta Joseba Arregik, 75. Etxaniz, etxean dago eskuko telematikoarekin eta Arregi Martuteneko espetxean. Oñati eta Elgoibar lotuko ditu bizikleta martxak. 2019ko urrian ere egin zuten Elgoibartik Oñatirainoko bizikleta-martxa.

Txirrindularien tropela 10:00etan irtengo da Oñatiko plazatik eta Elgoibarren bukatuko da martxa, Maalako parkean. Segidan, Kalegoen plazarainoko bidea egingo dute oinez, beraien eskaerak aldarrikatuz. Kalegoen plazan emango diote amaierai ekimenari. Informazio gehiagorako edo izena emateko, ondorengo telefonora deitu behar da: 692 706 011.
Hilaren 28an, bestalde, Josu Lariz etxera! Salbuespenezko espetxe politikarik ez! lemapean elkarretaratzea egingo dute 20:00etan, Kalegoen plazan.

2021 05 19 bizikleta martxa sare 2019koa kalegoen elgoibar

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza