Espetxe politika salatu eta "elkarbizitzarako eta bakerako bidea" hartzeko eskatu dute mendi tontorretatik

Barren.eus 2021ko mai. 9a, 08:47

Milaka lagunek parte hartu zuten atzo Sarek antolatutako ekimenean. Elgoibarren eta Mendaron ere asko izan ziren mendi gainetara igo eta espetxe politikaren "bidegabea" salatu zuten herritarrak. Euskal Preso eta iheslariak etxeratzeko eskatu zuten Morkaikora, Garaluzera, Gaintxipixara eta Otarrera igo ziren elgoibartar eta mendaroarrek.

"Euskal Presoen gerturatzea hasita dago; urruntze politika sendorik egin ez arren, tantaka-tantaka distantzia laburtzen hasiak gara", zabaldu zuen atzo Sarek. Hala ere, orain arteko mugimenduak ez direla nahikoak adierazi zuten eta "inoiz baino garrantzitsuagoa" dela konponbidearen alde kalean jardutea. Bidea ez dela erraza izango ohartarazi zuten, eta "pazientzia eta irmotasuna" eskatu zituzten. Datozen hilabeteetarako ere dozenaka ekintza antolatuko dituztela aurreratu zuten eta parte hartzera deitu. 

 

Elgoibartarrak 9:30ean abiatu ziren Kalegoen  Plazatik eta Aiastian elkartu ziren autoz igotakoekin.  Txistulariak lagun hartuta Morkaikoko tontorreraino abiatu ziren elkarrekin. Han, Irati Agirreazaldegik egindako bertsoak kantatu zituzten, Habanera doinuan, eta 650 tontor ekimeneko testua irakurri zuten ondoren, argazkia atera aurretik. Mendaroarrak ere 9:30ean abiatu ziren Herriko Enparantzatik eta hiru taldetan banatuta hartu zuten tontorretarako bidea.

2021 05 08 Izan Bidea Morkaikoko tontorra

2021 05 08 Izan Bidea Morkaikoa 1

 


2021 04 08 Izan bidea mendaro 1

2021 05 08 izan bidea 2

2021 05 08 izan bidea Mendaro