Maiatzaren 8an Morkaikora igotzeko deia egin du Sarek, 650 tontor egitasmoaren barruan

Barren.eus 2021ko api. 21a, 16:17

Sarek deituta, Euskal Herriko 650 tontor igoko dituzte maiatzaren 8an, Eta Elgoibarren, Morkaikora joateko deia egin dute.

Egitasmo honekin bat egiten dutenek bideo laburrak bidaltzeko aukera dute, 'Ni ere Morkaikora joango naiz' lemapean. Bideoak watsappez bidali behar dira 605 772 285 telefonora, apirilaren 25erako. Bideoak bakarka edo taldean grabatutakoak izan daitezke.