Euskal presoen aurkako salbuespen legediak amaitzeko eskatu zuten 'Bidea Gara' mobilizazioan

Barren.eus 2021ko urt. 11a, 12:42

'Bidea Gara' presoen aldeko mobilizazioak egin zituzten zapatuan Euskal Herriko 238 auzo, herri eta hiritan. Elgoibarren herritar ugari batu ziren Maalan Sarek egindako deialdiari erantzunez.

Sarek jakitera eman duenez, zapatuko mobilizazioetan 50.000 pertsonatik gora bildu zituen, 238 herritan. Izan ere, urtero Bilbon egiten den manifestazioa Euskal Herrian barrena barreiatu zen aurtengoan pandemia dela-eta. Sarek "salbuespenezko neurriak" aldatzeko garaia dela aldarrikatu zuen elkarretaratzeetan, eta eskatu dute presoak hurbiltzea eta gradu progresioan aurrera egitea. Eskari horrekin bat egin dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk, baita euskal sindikatu guztiek ere.

Sarek "oinarrizko" sei eskari plazaratu ditu: euskal presoen euskal herriratzea, senideei eragindako zigor erantsia amaitzea, preso guztiei gradu progresioa ahalbidetzea, larri gaixo dauden eta adinez nagusi diren presoak etxeratzea, haur motxiladunek gurasoekin bizitzeko duten eskubidea errespetatzea, eta Frantzian betetako zigor urteak Espainian kontuan hartuak izatea. Elgoibarko Sarek Maalan eginiko ekitaldiko laburpen bideoa igo du sarera.2021 01 09 sare ekitaldia maala elgoibar

∞Lotura duten albisteak: