Presoen etxeratzea aldarrikatzeko Sarek antolatutako ekitaldia Maalan izango da, eguraldi txarra iragarria dagoelako

Barren.eus 2021ko urt. 5a, 13:43

Presoen eskubideen aldeko ekitaldia antolatu du Sarek zapaturako, eta hasiera batean Kalegoen plazan egitea aurreikusi bazuten ere, Maalako parkean izango da, eguraldi txarra iragarri dutelako.

17:30ean hasiko da ekitaldia. Talde argazkia aterako dute, eta testu bat irakurriko dute oholtzatik. Ondoren, Elgoibarko kantariek Izaro Andresen 'Errefuxiatuena' abestia kantatuko dute. Josu Larizi aipamena egingo diote, eta Izan Bidea abestiarekin amaituko dute. 

Sarek jakitera eman duenez, Euskal Herriko 216 herritan izango dira presoen aldeko mobilizazioak zapatu honetan, urtarrilaren 9an. Bilbon eta Baionan urtero egin izan ohi dituzten manifestazioak egin ezin direnez, Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko "ekimen erraldoia" antolatu du Sarek. Ekimen parte hartzailea eta egin den "handienetakoa" izango dela zehaztu zuten aurkezpenean.

2021 01 05 2020 10 06 izan bidea ordezkoekitaldia plazan elgoibar panoramika

∞Lotura duten albisteak: