"Salbuespen espetxe politika amaitzea" eskatu zuten zapatuan Elgoibarko kaleetan egin zuten giza katean

Barren.eus 2020ko aza. 24a, 12:06

Giza katea osatu zuten joan den zapatuan Elgoibarko kaleetan, Sarek deituta eta 'Izan Bidea' dinamikaren barruan.

'Izan Bidea' dinamika plazaratu eta ahalik eta herritar gehien dinamikara batzeko asmoarekin, herriz herri eta auzoz auzo mobilizazioak antolatu zituen asteburuan Sarek, “bidea gara, bidean gaude” lelopean. Elgoibarren giza katea egitea erabaki zuten herriko kaleetan barrena. 

"Urgentziazkoak eta beharrezkoak diren hainbat pauso" eskatu ditu Sarek Hego Euskal Herriko hamaika txokotan egin dituzten mobilizazioetan, "preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko". Besteak beste, "larriki gaixo dauden presoen kaleratzea", "urruntze politikaren amaiera" edota "zigorren batuketa" eskatu dituzte.

2020 11 21 manifestazioa presoak resolution elgoibar v1

2020 11 21 manifestazioa presoak resolution elgoibar v2

2020 11 21 manifestazioa presoak resolution elgoibar mmala 1

*Argazkiak: Elgoibarko Sare.