Presoen eskubideak aldarrikatu zituzten zapatuan ‘Izan bidea’ egitasmoaren barruan

Barren.eus 2020ko urr. 7a, 11:05

Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde, Euskal Herriko mendi tontorretara igotzeko deia egina zuen Sarek zapaturako, Izan Bidea egitasmoaren barruan, baina eguraldiak hala behartuta, bertan behera laga zuten deialdi hori. Horren ordez, plazak betetzera deitu zituzten herritarrak.

Eguraldi hotz eta euritsua egin zuen arren, Elgoibarren eta Mendaron batu ziren hainbat herritar euskal preso eta iheslariei babesa erakusteko. Antolatzaileek barkamena eskatu dute, izan ere, herritar batzuek ez zuten jaso egitasmoa bertan behera geratu zela, eta Kalegoen plazan agertu ziren Morkaikora igotzeko asmoz. Printzipioz, maiatzaren 8ra atzeratu dute mendi gailurretara igotzeko plana, udaberrian eguraldi hobea egingo duelakoan.

Udaberrian abiatu zuen Sarek Izan Bidea egitasmoa eta horren barruan Euskal Herriak dituen adina biztanle egitea da.

2020 10 06 izan bidea ordezkoekitaldia plazan mendaro frontoian

2020 10 06 izan bidea ordezkoekitaldia plazan elgoibar panoramika

∞Lotura duten albisteak: