Bertan behera laga dute '650 tontor egitasmoa', eguraldi iragarpenagatik

Barren.eus 2020ko urr. 1a, 14:09

Astebururako iragarritako eguraldia dela eta, larunbaterako antolatutako 650 tontor egitasmoa bertan behera uztea erabaki dute, eta aurrerago egitea erabaki dute.

Sare Herritarrak sare sozialen bidez jakitera eman du erabakia. "Animatutako herritar kopurua" kontuan izanik, 2021eko maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki dute.

Presoen eskubideak aldarrikatzeko, Euskal Herriko biztanleak adina kilometro egiteko helburuarekin sortu zuen Sarek Izan Bidea ekimena, eta horren barruan, Euskal Herriko tontorretara igotzeko deia egin zuten. Elgoibarren, Morkaikora igotzekoak diren eta Mendaron, aldiz, hiru tontor egiteko asmoa zuten: Garaluz, Otarre eta Gaintxipixa.

∞Lotura duten albisteak: