Legebiltzarkide izaten jarraituko dute Irune Berasaluzek eta Maialen Gurrutxagak

Barren.eus 2020ko uzt. 13a, 12:33

Aurreko legegintzaldian zituzten aulkiei eutsi diete Irune Berasaluze mendaroarrak eta Maialen Gurrutxaga elgoibartarrak, atzo aukeratutako Eusko Legebiltzar berrian.

Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) Gipuzkoako hautagaien zerrendan aurkeztu ziren biak, bosgarren postuan Irune Berasaluze eta zortzigarrengoan Gurrutxaga. Atzo eginiko hauteskundeetan jasotako emaitzekin, EAJk hamar legebiltzarkide eskuratu ditu Gipuzkoan. Guztira 75 eserleku izaten dira Eusko Legebiltzarrean, 25 probintzia bakoitzeko.

∞Lotura duten albisteak: