Elgoibarren ere, EAJk batu ditu boto gehien gaur

Barren.eus 2020ko uzt. 12a, 21:09

Ezustekorik ez da izan Elgoibarren ere. 2016an egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan gertatu bezala, EAJk batu ditu gaur boto gehien Elgoibarren: 2.053, nahiz 2016an baino 288 gutxiago batu dituen gaur. Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, 1.731 botorekin. Bototan hazi egin da EHBildu Elgoibarren ere: 134 gehiago jaso ditu  duela lau urteko hauteskundeekin alderatuz gero.

Alderdi sozialistak, hirugarren indarrak, 547 boto eskuratu ditu. Abstentzioa, berriz, %43,38koa izan da, 2016an baino bederatzi puntu altuagoa. 

 • Jeltzaleak nagusitu dira hiru probintzietan
EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Hiru probintzietan nagusitu dira jeltzaleak, eta hiruretan Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena. Parte-hartzea, izan da, baina, gaurko datu esanguratsuea. Koronabirusaren aldagaiak markatutako hauteskundeak izan dira gaur egin direnak. 2016ko hauteskundeekin alderatuta, abstentzioa handiagoa izatea espero zen horregatik, eta kiniela guztiak bete egin dira: Parte-hartzea inoizko txikiena izan da, eta duela lau urteko hauteskundeetatik, zazpi puntuan egin du behera. Bestera esanda, abstentzioa %45,43koa izan da.

2016ko datuekin alderatuz gero, jeltzaleek 50.000 boto galdu dituzte, baina hiru legebiltzarkide irabazi dituzte: 31 izango dituzte (azken urteetako gehien). EH Bildu da 2016an baino boto gehiago jaso dituen alderdi bakarra (23.000 bat gehiago), eta lau eserleku gehiago izango ditu. Eusko Legebiltzarra honela geldituko da osatuta, beraz, gaurko emaitzen arabera (botoen %98 zenbatuta daude momentuan): EAJk, 31 eserleku eskuratu ditu. Bilduk, 22; PSE-EEk, 10; Elkarrekin Podemosek, 6; PP eta Ciudadanosek osatutako koalizioak, 5, eta Vox alderdiak, 1. Bi datu aipagarri badira guzti honetan: Batetik, EAJk eta EHbilduk 75 ordezkarietatik 52 izango dituztela, hau da, hiru legebiltzarkideetatik bi baino gehiago. Eta Bestetik, Espainiako eskuin muturreko alderdiak, VOXek, ordezkaritza izango duela estreinakoz Eusko Legebiltzarrean, Araban ordezkari bat lortuta.

2020 07 12 Hauteskundeak legebiltzarra elgoibar mahaika zu

 ∞Lotura duten albisteak: