Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 24 plenoa elgoibarElgoibarko EH Bildu kezkatuta dago Udalak oraindik ez dituelako hasi Pedro Mugurutza etorbidearen izena aldatzeko tramiteak, eta horren aldeko mozioa aurkeztu zuen eguazteneko osoko bilkuran. Udalbatzarrak ez zuen onartu mozioa: EHBilduren aldeko sei boto eta EAJen kontrako 9 jaso zituen mozioak. Elkarrekin Podemos abstenitu egin zen. 

Kaleari izena aldatzearen aldeko mozioa aho batez onartu zuten duela zazpi hilabete osoko bilkuran, baina EHBilduk dio oraindik ez dela horretarako pausorik eman. Elgoibarko ezker subiranistaren ustez, 2020. urtean eta sinbolo frankista guztiak ezabatzea agintzen duen Memoria Historikoaren Legea onartu zenetik 13 urte igaro direrenean, Elgoibarren Pedro Muguruza “frankistak” oraindik kalea izatea onartezina da. Mugurutza Frankismoaren erreferentziazko arkitektoa izan zen eta Gorte frankisketan diputatua izan zela dio EH Bilduk. Bere lanen artean dago, besteak beste, Erorien Harana. Muruguza Madrilen jaio zen, nahiz eta bere familia Elgoibarkoa izan. Elgoibarko EH Bilduk dio beharrezkoa dela frankismoari erreferentzia egiten dion guztia gure udalerritik kentzea eta uste du hasiera ona izango litzatekeela kale horri izena aldatzea. Izen bat ere proposatu dute: Martxoak 8 etorbidea, Emakumearen Eguneko mobilizazioetan sortu zen herri-proposamenarekin bat eginez. EH Bilduk gogorarazi du beharrezkoa dela kalearen izena aldatzeko mekanismoak aktibatzea, eta gaia Bizikidetza Batzordean lantzen hasteko eskatu du. Halaber, izen berriaren inguruan proposamenak jasotzeko edo ekarpenak egiteko, prozedura irekitzea eskatu du. 

 • Prozesua martxan udazkenean
EAJk “elektoralistatzat” jo zuen mozioa, eta “nahasmena sortzeko gaitasun berezia” izatea leporatu zion EHBilduri, iraileko osoko bilkuran aho batez onartutako mozioa aintzat ez hartzeagatik. EAJko bozeramaile Maialen Gurrutxagak adierazi zuen bereizi egin behar direla, batetik, ikur frankistak eta honen inguruko legearen betetzea. "Horretarako Hirigintza Sailetik tramitazioa hasita dago, eta ikur frankistok hauek kentzeko diru laguntza eskatuta". Eta, bestetik, Pedro Mugurutza kalea legoke. "Bera ez zen frankista edo behintzat ez dago hori frogatuta. Francorentzat lan egin zuen. Bere izena ez da ikur frankista eta horregatik diogu herritarren borondatea zein den entzutea dela egin beharreko lehen gauza", esan zuen Gurrutxagak.
Dokumentazioa jasotzen eta lantzen ari direla, eta herritarrei galdetzeko prozesua udazkenean jarriko dutela martxan jakinarazi zuen Gurrutxagak, eta herritarrek hala nahi badute, kalearen izena aldatzeko proposamena aztertzeko prest agertu zen. "Proposamen desberdinak jaso ondoren, toponimia eta datu historikoak aztertu beharko liratezke, eta ez zinegotziei gehien gustatzen zaigun izenaren alde egin", esan zuen.

2020 06 24 plenoa elgoibar 2

2020 06 24 plenoa elgoibar 4

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza