Elgoibartarrak eta mendaroarrak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetarako aurkeztutako zerrendetan

Barren.eus 2020ko eka. 23a, 11:40

Hauteskunde Batzordeek joan den astean aldarrikatu zituzten hiru Lurralde Historikoetako bakoitzean Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai-zerrendak, eta dagoeneko argitaratuta daude Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) Gipuzkoako zerrendan bi elgoibartar eta mendaroar bat ageri dira. Bosgarren postuan dago Irune Berasaluze Lazkano mendaroarra. Orain lau urteko hauteskundeetan ere postu berean aurkeztu zuten Berasaluze eta legebiltzarkide izan da. Beste horrenbeste esan daiteke Maialen Gurrutxaga Urangaz (Elgoibar, 1992). Eusko Legebiltzarrean kiderik gazteena izan da elgoibartarra amaitzear den legegintzaldian. Oraingoan zortzigarren postuan aurkezten du EAJk. Ane Beitia Arriola Elgoibarko alkatea hamabosgarrena da zerrendan. 

Elkarrekin-Podemos-IU koalizioak aurkeztu duen Gipuzkoako zerrendan ere bada elgoibartar bat. Elgoibarko Udalean zinegotzia den Evaristo Rodriguez Rábano, hain zuzen ere. Rodriguez hamaseigarrena da.

2020 06 22 evaristo rodriguez elkarrekin podemos elgoibar

 • Parekidetasunerantz
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 1980az geroztik erregistratutako datuen arabera, gizonezko eta emakumezko hautagaien kopuruak parekidetasuneranzko joera hartu du; bereziki azken urteetan. 2005. urteaz geroztik emakumezko hautagaiak gizonezkoak baino gehiago dira. Zehazki, egun, hautagaien %50,1 dira emakumezkoak; eta %49,9 gizonezkoak.