Uztailaren 12an izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Barren.eus 2020ko mai. 18a, 14:21

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk uztailaren 12rako (domeka) deituko ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Uztailaren 12an hauteskundeak deitzeko hiru arrazoiak azaldu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak 15:00etan egin duen agerraldian: osasun-arlokoa, izaera juridiko eta legalekoa eta parte-hartzea bermatzekoa. Lehendakariak arratsaldean sinatuko du EHAAn bihar, 2020ko maiatzaren 19an, argitaratuko den Dekretua.

Bere agerraldian, Urkulluk esan du uztailaren 12rako hauteskunde-deialdi honek pandemia eta Euskadiko osasun-egoera ebaluatzeko konpromiso publikoa jasotzen duela: "Hauteskundeen deialdiak pandemia eta egoera santiarioa ebaluatzeko konpromiso publikoa hartzen du. Uztailak berme guztiak ditu. Gainera, osasun-larrialdia eragin zuten baldintzak berriro gertatuko balira, urriaren 25a baino lehen beste aukera bat izango genuke ".

Urkulluk argudiatu du beharrezkoa dela lehenbailehen Legebiltzarra eratzea eta erabat operatibo egotea hemendik aurrera ireki den ziklo ekonomiko eta sozial berriak eragindako beharrei intentsitate eta baliabide guztiekin erantzuteko. Informazio osoagoa: irekia.euskadi.eus

∞Lotura duten albisteak: