Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 04 08 jon peli uriguen ehbildu elgoibarElgoibarko EH Bilduk FB Live saio bat prestatu du bariku honetarako, Jon Peli Uriguenekin. Koronabirusak eragindako egoeraz eta Elgoibarren egiten ari den kudeaketaz berba egingo dutela aurreratu dute, eta dituzten proposamenak azaltzeko ere baliatuko dute streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango den solasaldia.

Elgoibarko EH Bilduk jakinarazi du elgoibartarren zalantzak argitzeko eta proposamenak entzuteko prest izango dela Jon Peli Uriguen. Besteak beste honako galderak erantzungo ditu: Nola egiten ari zaio aurre Elgoibarren Koronabirusaren krisiari? Hartu diren neurriak egokiak dira? Zer proposatzen du Elgoibarko EH Bilduk? Nola egiten ari dira beste udalerri batzuetan?. Horiez gainera herritarrek egindako galderak ere erantzungo dituela azaldu dute.

Barikuan, apirllaren 10ean, izango da Facebook Live saioa, 19:00etan hasita, Elgoibarko EHBilduren Facebook-etik. Honako loturan jarraitu ahal izango da: https://m.facebook.com/story.php?story_fbid=1396014113902618&id=223518404485534

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza