Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak atzeratzea erabaki dute koronabirusaren krisia dela-eta

Barren.eus 2020ko mar. 16a, 13:14

Apirilaren 5erako deitu zituzten Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina atzeratzera erabaki dute Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta hauteskundeetara aurkeztutako hautagaitza nagusietako ordezkariek, gaur.

 10:00etan hasi dute bilera Gasteizen, eta honakoak bildu dira, hauteskundeak egin daitezkeen aztertzeko: Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekotxea EAJtik, Maddalen Iriarte eta Arnado Otegi EHBildutik, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosetik, Idoia Mendia PSE-EEtik, Amaya Fernandez PPtik eta Jose Ramon Becerra eta Edurne Baranda Equotik. Bileran ez du VOXeko inork parte hartu.

Idatzi batean, hauteskundeak ezin direla "behar bezalako bermeekin" egin adierazi dute alderdi politikoek, COVID-19 gaitzaren pandemiak eragindako alerta eta larrialdi sanitarioa dela eta, osasun publikoak eta botoa emateko eskubideak horren eragina jasoko baitu.

Ondorioz, apirilaren 5eko hauteskundeak lehendakariak sinatutako dekretu baten bidez atzeratu behar direla adostu dute.

2020 03 16 Hauteskundeak bertan behera apirilak5 irekia jaurlaritza