Aukeratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan mahaietan egon beharko duten kideak

Barren.eus 2020ko mar. 6a, 09:55

Hauteskunde-mahaiak osatzeko ezohiko udalbatzarra egin zuten, atzo arratsaldean, Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan.

 Ordenagailu baten programak aukeratu zituen apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-mahaietan egon beharko duten presidente, bokal, eta horien ordezkoak.
Elgoibarko Udalaren webgunean kontsulta dezakete herritarrek mahaikide izatea tokatu zaien ala ez. Horretarako NAN zenbakia sartu beharko dute honako lotura honetan

Mendaron datorren martxoaren 10ean, martitzenean, egingo dute hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa, 9:00etan, udaletxean.