Sebas Etxanizen aldeko giza-katea egin dute

Barren.eus 2019ko abe. 2a, 12:33

Elgoibarko Sarek Sebas Etxaniz preso elgoibartarra berehalakoan aske uzteko eskatu du, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatzen dihardu. Barikuan herriko kaleetan egin zuten giza katea izan zen horietako bat.

Sebas Etxaniz preso elgoibartarrak 76 urte bete ditu, eta Espainiako legediaren arabera, aske egon behar luke honezkero. Etxanizek, gainera, zigorraren hiru laurdenak beteak ditu. Etxaniz aske lagatzeko eskatzeko giza katea egin zuten bairuan, Kaegoen plazatik Maalara, eta bukaeran, Sebas Etxanizi berari bidaltzeko argazkia atera zuten Maalako parkean.

*Irudiak: EManue Sanchez.

2019 11 29 sebas etxaniz gizakatea elgoibar

2019 11 29 sebas etxaniz gizakatea elgoibar 1