EAJ-k behin behineko batzoki berria egokitu du Kalaebarren plazan, orain arte Amaro Eraikuntzak enpresaren bulegoa egon den lokalean. Kalegoen plazako batzokiaren atzeko aldeak kalteak izan zituen joan den ekainaren 28an, etxearen zati bat erori zenean. Etxea konpontzeko lanak amaitu bitartean Kalebarren plazan egongo da joan den asteburuan zabaldu duten batzokia.