EAJ izan da alderdirik bozkatuena Mendaron Kongresurako hauteskundeetan

Barren.eus 2019ko aza. 10a, 21:23

Lau urtean laugarrengoz egin dira gaur Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, bigarrengoz aurten, eta Espainiak gobernu egonkor bat osatzeko dituen ezinak aspertu ditu nonbait herritarrak. Parte-hartzeak behintzat nabarmen egin du behera eta joera hori errepikatu da Mendaron ere. Apirilean egin ziren hauteskundeetatik hamar puntu jaitsi baita gaur parte-hartzea: %73tik %63ra. 1.499 lagun zeuden gaur botoa ematera eta 945k eman dute. Emaitzei dagokionean ez da ordukoetatik alderik izan.

 EAJ izan da gaur ere indarrik bozkatuena Kongresurako bozetan, 379 botorekin (apirilean, 406 boto bildu zituen). Bildu izan da bigarren indarra, 218 botorekin (apirilean baino zazpi boto gutxiago) eta Elkarrekin Podemos hirugarrena, 168 botorekin (23 gutxiago). Alderdi sozialistak 141 boto eskuratu ditu, apirilean baino 11 gutxiago eta PPk, 27, azkenekoetan baino hiru gutxiago. Ciudadanosek ere hiru boto gutxiago bildu dit gaur: 6, eta VOXek, aldiz, bat gehiago. Hona hemen emaitzak.

∞Lotura duten albisteak: