Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 11 04 Marian Beitialarrangoitia eh bildu elgoibarMarian Beitialarrangoitia (Legazpi, 1968) EH Bilduko Gipuzkoako batzarkidea eta Kongresuko bozeramaile ohiak hitzaldia emango du Elgoibarren, eguenean, azaroaren 7an.

 Elgoibarko EH Bilduk antolatu du ekitaldi politikoa, azaroaren 10eko Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde kanpainaren barruan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Maalako parkean. Espainiako kongresuko diputatu ohia den Beitialarrangoitiaren berbaldiaz gainera, luntxa ere egongo dela jakinarazi du EH Bilduk, eta musikak ere izango du lekua, Irati eta Amets musikariak girotuko baitute ekitaldia.

Elgoibarko EH Bilduk gaineratu du propaganda banatzeko bi ekitaldi ere egingo dituztela asteon. Martitzenean, azaroaren 6an, izango da aurrenekoa, 19:00etatik aurrera karpa jarriko dute Kalebarren plazan. Barikuan, berriz, hauteskunde kanpainako azken egunean, Kalegoen plazan banatuko dute propaganda, 19:00etan.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza