Joan zen astean beste mendi batzuetan egin zuten bezala (Aiako Harriak, Aloña...), barikuan Karakateko mendigaina argiztatzeko ekimena antolatu du Gure Eskuk, Kataluniari babesa adierazteko. Proposamena Elgoibarko herritar talde batek egin du eta ekimenarekin bat egin dute Soraluze eta Eibarko Gure Esku taldeek ere.
Parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte Karakatera igotzeko: 17:30ean oinez abiatuko dira Kalegoen plazatik, eta 18:30ean, autoz. Haur, gazte eta adinekoei egin diete deia. Antolatzaileek eskatu dute parte hartuko dutenek 605 772 285 telefono zenbakira deitzeko, garrantzitsua delako jakitea zenbat jendek parte hartuko duen ekitaldian.